Mari Matraka

Emakumearen edertasuna gorputz idealizatuekin eta portaera otzanekin lotua izan da gaurdaino. Beti lirain, beti irribarretsu, beti akatsik gabea.

Trazo finez baina indar handiz, Edurne Kortabarriak (Aramaio, 1993) errealitate honekiko ikuskera kritikoa plazaratu eta estereotipo hauek apurtzeko asmoz sortu du Mari Matraka proiektua. Esperientzia propioetan zein aniztasunean eta askatasunean oinarritutako ilustrazioen bitartez, emakumeen benetako izaera erakustaraztea du helburutzat. Mari Matrakaren mezuak ahalik eta irismenik handiena izan dezan, lanok lamina, arropa eta osagarrietan ere aurki daitezke.

0